Valladolid Max 2019 Sarien eszenatokia izango da 16/urt./2019
Sari emariaren festa Calderon Antzokian garatuko da hurrengo maiatzaren 20an

Askatasuna aldarrikatuko dute antolatzaileek sari ospakizunaren lelo gisa

SGAE Fundazioak gaur prentsaurrekoan jakinarazi du Arte Eszenikoen XXII. edizioaren eszenatokia Valladolideko Calderon Antzokia izango dela. Bertan egingo zaie antzerkia eta dantza lanbidetzat duten eragileei Espainian duten aitorpen festarik gorenena. Sari emari hori maiatzaren 20angaratuko da.

Edizio berri hau hala eman ahal izateko SGAE Fundazioak eta Valladolideko Udalak elkarlan hitzarmen bat sinatu dute. Komunikabideekin izandako harreran hiriko alkatea izan da, Óscar Puente, SGAE Fundazioaren presidentea dugun Ana Graciani, baita Calderon Antzokian zuzendari artistikoa den José María Viteri ere.

SGAE Fundazioaren presidentea aurtengo mezu nagusiaren garrantziaz mintzatu da. Bestekaoen artean, Ana Gracianik zera esan du: “Max Sari hauek askatasunaren festa bilakatu nahi ditugu, pertsona eta giza-talde guztien oihartzuna, errespetuaren mugarritik, artea, edozein formatan, inolaz ere zapaldua izan daitekeenaren oroitzapena”.

Hiru ordezkari nagusiekin bat egin dute ere Ana Redondo Valladolideko Udalaren Kultura eta Turismo zinegotziak, eta, Rubén Gutiérrez, SGAE Fundazioaren zuzendari nagusiak.

Orain arteko 21 sari emari guztiak Estatuko hainbat hiriburutan eman dira, Max Sariek izaera mugikorra baitute. Erabateko eszenatokitan gauzatu dira: Sevillan, Bartzelonan, Bilbon, Cordoban, Guadalajaran, Las Palmas de Gran Canarian, Madrilen, Valentzian, Vigon edo Zaragozan, esaterako. Aldiz, estreinatu egingo dira Gaztela Leonen, hots, 2019a arte, ez da Max ediziorik ospatu inoiz erkidego honetan.

Otsailaren 14an XXII. edizioaren hautagaien iragarpena

Arte Eszenikoen XXII. Sari hauen edizioari lanbidearen 3.000 profesionalek baino gehiago eusti diote eta 350 iksukizun aurkeztu dira. Hautagaiak hurrengo otsailaren 14an aditzera emango dira.

SGAE Fundazioaren ohiko antolakuntzaren eskutik, 23. urtebetetzean dira Estatu mailan dantza eta antzerki sormena aitortzen dituzten saririk garrantzitsuenak. Aurreko ediziotan bezala, 2019ko Arte Eszenikoen Max Sari hauetan lehian izango diren kategoria guztiei, beste hiru gaineratuko zaizkie: Arte Eszenikoen defentsan eta sustapenean pretsona batek jorratutako ibilbidea aitortzen duenOhorezko Max Saria; antzerki edo eta dantzagintza ikuspegi sozial eta integratzaile batetik bikainki lantzerik izan duten talde afizionatuentzako Max afizionatua edo Arte Eszenikoen aldeko lanari Saria; eta, Ikuslegoaren Max Saria, zeinaren bidez antzerki eta dantzaren ikusleek hautagaitzan diren gustuko eta denboraldiko ikuskizunen alde bozkatzerik izango duten, hain zuzen ere, #VotaMax izeneko online aplikazio mugikor baten garapenari esker.

Azken urteotan sektorearen erreferente bilakatu zaizkigu Max Sari hauek eta ikusle zein jarraitzaile kopuru azpimarragarria erdietsi dute, talde eta konpinia ezberdinen arreta piztuz Estatu osoan, bide batez. Azken edizioa Sevillako Cartuja Center CITE delakoan eman zen 2018ko ekainaren 18an. Lanbidearen 3.370 profesionalek eutsi zioten orduan, denera, 394 ikuskizun aurkeztuz.

Max Sariei buruz

1998az geroztik, Arte Eszenikoen Max Sariak SGAE Fundazioaren eta SGAE beraren ekimena dira, eta herrialdeko antzerkiko zein dantzako profesionalentzat onespen handiena dira, lankideak eurak direlako hautesleak. Gerra osteko artearen berrikuntzari ekin zion Jon Brossak, olerkari eta artista plastiko gogoratuak (Bartzelona 1919-1999), diseinatutako mozorrodun sagar ospetsuetako bat eramateko aukerak indarrean dira, honenbestez.

Bestalde, honakoak dira 22. Max Arte Eszenikoen Sarien antolakuntza batzordea osatzen duten sortzaileak: Ana Graciani, SGAE Fundazioaren presidentea; Pilar Jurado, SGAE Fundazioaren Arte Eszenikoetarako zuzendari instituzionala; eta, Eduardo Galán, Yolanda García Serrano, Juan Luis Mira, Paloma Pedrero antzerkigileak zein María Pagés dantzagilea, guzti-guztiak, SGAE taldearen Eskubide Handiko lan-taldearen partaideak.

Informazio gehiago