SGAE Fundazioak 'Antzerki Idazketa VI. Laborategian' jorratutako Aizpea Goenagaren testu bat argitaratu du 02/urt./2019
Bilduma berriak QY Bazo, Paco Gámez, Javier Hernando, Eva Redondo eta Elena María Sánchez antzerkigileen lanak ere jaso ditu

Egile donostiarraren zuzendaritzapean testuak laburbilduko dituen irakurketa dramatizatu bat burutuko da, Victoria Eugenia Antzokian, otsailaren 15ean

SGAE Fundazioak bere Antzerki Idazketa VI. Laborategian jorratutako testuen bilduma berria kaleratu du, non 2018ko estreineko sei hilabeteetan landutako beste horrenbeste testu edo antzerki-lan jasotzen diren. Antzerki laborategi hura Itziar Pascual antzerkigilearen koordinaziopean garatu zen.

SGAE Fundazioaren Teatroautor deritzon zigiluak sei obra biltzen ditu guztira: Aizpea GoenagarenEsquinas, eta en la Cabaña / in der Hütte (QY Bazo), Las ratas (Paco Gámez), Cocodrilo (Javier Hernando), Fulgor (Eva Redondo) eta El increíble caso de la inocente saboteadora Anna Millman(Elena María Sánchez) lanak, hain zuzen ere.

Itziar Pascualen zuzendaritzapean (Antzerki 2015 SGAE Saria eta LAM 2013 SGAE Saria), egileek gogor egin zuten lan sei hilabeteetan zehar. Antzerkigile madrildarraren aburuz “lan jardunaldiak prestutasun beteriko ikasketa eskuzabalak izan ziren, non jorratutako eskenak zuzendu, itaundu eta garatu egin ziren egile guzti-guztien ahaleginari esker”.

Elkarbizitza oparo horrek “polifonia estilistiko, kontzeptual eta tematikoaren marka daramaten testuen egikera” eman zuen, bide batez, “ahots, estilo eta garapen dimentsio erabat pertsonalizatuaz” beterikoa.

Aizpea Goenagaren Esquinas
Sei obra horien artean azpimarragarri dugu Aizpea Goneaga egile gipuzkoarrak jorratutakoEsquinas lana, non garai desberdineko hiru sasoitan gertakari berak pertsonaia bakoitzean erantzun berezi bezain pertsonal sorrarazten duen, emozioak eta ondorio ezberdinak uztartzen direla. “Historia garaikidearen berrirakurketa baten aurrean kokatu nahi izan dut ikuslea” esan du Aizpea Goneagak, “saminari aurre egiteko kapaz diren emankumezko hiru ezberdinan kasuan”.

Aizpea Goenaga (Donostia, 1959) Magisteritzan eta Antzerki Ikasketetan diplomatua dugu (Antzerti). Antzerkigintza Ikasketa Aurreratuetan masterra egin zuen 2016an, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria izan zen, jakina, euskal hizkuntza eta kultura nazioartean sustatzearen ardurarekin, eta ume zein gazteentzako hamaika lan kaleratu ditu bere antzergile alde horri erantzunez: Antzezten... teke ten ten!, Ni ez naiz txotxolo, Kaia (Nafarroako Antzerki Eskolaren Saria), Handitan... BerrikiOmenaldia/El homenaje eta ¿Qué? lanak kaleratu ditu "50 voces contra el maltrato" deritzon ekimenaren baitan. Itzultzaile lanetan ere jarduna dugu: La casa de la Llave (Mada Alderete) eta Como un viento helado (Rafael Herrero) itzulpen-lanak lekuko.

Donostian irakurketa dramatizatua
Bilduma honetan jasotzen diren sei testuen laburpenaren irakurketa dramatizatua ikus-entzuterik izango da laster. Hain zuzen ere, eta SGAE Fundazioaren eskutik, otsailaren 15ean, Victoria Eugenia Antzokiaren Klub Aretoan, gunea bete arteko sarrera librearekin (ordua konfirmatzeke).

Antzerki Idazketa VI. Laborategian bat egiten duten testuek Estatu mailan antzerkigintzaren une erabakigarri batean bizi garela aditzera ematen dute antolatzaileen aburuz. Itziar Pascualek berak bere garaian esan zuenez “antzerkigintza gurean urrezko bigarren sasoi bat bizitzen ari dela esan daiteke, non elkarlan eta esperientzien elkartrukeak ikuspegi berri bat ematen dioten”.

Aizpea Goenagaren zuzendaritzapean ikus eta entzungai izango den irakurketa dramatizatuan, bera ezezik, beste bost antzezlek parte-hartuko dute, hots, Isidoro Fernández, Kepa Errasti, Sandra Ferrús, Vito Rogado eta Paco Gámez. Azken hau, Las ratas testuaren egilea dugu, hau ere, Antzerki Idazketa VI. Laborategiaren ezinbesteko lana, bilduma berean jasota.

Informazio osoa