Adineko Langabetuentzako Kotizazio Urteak Konpentsatzeko IV Deialdia
60 eta 65 urte arteko adina baduzu
Segurantza Sozialari 10 eta 14 urte arteko kotizazioa egin badiozu, eta demostratzerik baduzu
Zure jubilaziorako 12 hilbabete falta bazaizkizu
Pentsio kontributibo bat lortzen laguntzen zaitugu

Adineko langabetuentzako kotizazio urteak konpentsatzeko IV. deialdia ireki dugu, 2018 urtekoa, alegia. Aurrekoetan bezala, laguntza hauek lan-bizitza amaitu eta gero Jubilazio Pentsio Kontributibo bati eusterik ez dioten autore bazkideei zuzenduta daude.

SGAE eta beorren Fundazioaren honako laguntza hauek zera bideratzen dute:

. Segurantza Sozialean kotizatzen jarraitzerik izatea, Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB), 12 hilabete gehienez.
. Lukrorik gabeko erakunde sozialetan gauzatuko diren antzerki, ikusentzunezko eta musika lanen errepresentazioetan parte-hartzea, ikastaroak ematen, emankizunak eskeintze eta abar.

Badago laguntza horiei online eusterik. Bide batez, eskaera deskargatu eta bidal dezakezu SGAE taldera. Posta helbidea: SGAE, Departamento de Socios, Área Social y Asistencial, calle Fernando VI, 4, 28004 Madrid.

Edozein zalantzarako edo informazioa zabaltzeko jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko honen bitartez: rdavila@sgae.es Eta laguntza honen beharrean egon daitekeen norbait ezagutzen baduzu, mesedez, emaiozu honen guztiaren berri.

Urte kotizatuak konpentsatzeko laguntza oinarriak