‘Julio Alejandro’ 2018 SGAE Gidoi Sariaren finalistak aditzera eman dira 13/aza./2018
Jorge Gil Munárriz donostiarra hautagaien artean da 'En la frontera' gidoairekin

25.000 euroko saria dugu eta irabazlea azaroaren 16an Xixongo Nazioarteko 56. Zinemaldiaren hasiera-ekitaldian ezagutuko da

Hiru dira, guztira, Julio Alejandro 2018 SGAE Gidoi Sariari eusten dioten finalistak. SGAE Fundazioak, ikus-entzunezko arloan dagoen eduki eskaera gero eta handiagoaren aurrean, ezinbestekotzat jotzen du sustapen-esparru bat sortzea sektore horretako egileen sorkuntzen kalitatea sustatzeko. Hori dela-eta, honako sari hau urtero abian jartzen du. 25.000 euroko sariaz ari gara, hain zuzen ere. Hautagaiak lan eta egile hauek ditugu, hurrenez hurren: En la frontera, Jorge Gil Munárriz (Donostia, 1981); Mala madre, Alberto Pernet (Buenos Aires, 1970) eta Enric Rufas, (Bartzelona, 1966) eta, AM-PM, Amilcar Salatti (Kuba, 1974).

Irabazlea azaroaren 16an Xixongo Nazioarteko 56. Zinemaldiaren hasiera-ekitaldian aditzera emango da. Sari emaria SGAE Fundazioa eta Xixongo Zinemaldiaren arteko elkarlan-hitzarmenaren baitan garatuko da. Testuinguru horretan gauzatuko da, bide batez, SGAE Fundazioaren Zine-Gidoi Idazketarako VI. Laborategiaren Pitching Jardunaldia.

Luis Buñuelen Viridiana filmaren gidoigilearen omenez antolatzen da Julio Alejandro SGAE Gidoi Sariaren XV. edizio hau. Aurten 238 lan aurkeztu dira, guztiak, oinarrietan aurreikusten denaren arabera, Espainiatik eta Iberoamerikatik aurkeztutakoak. Julio Alejandroren epai-mahaiak Eduardo Zaramella izan du buru, alegia, SGAE Fundazioaren Ikusentzunekoaren Zuzendari instituzionala; berorrekin batera jardun dira Cristina Andreu gidoigilea, Antonio Cuadri zinemagilea, Nieves Maroto ekoizlea eta Marian Seresky zuzendaria, azken hau, Julio Alejandro XIV. SGAE Gidoi Sariaren irabazlea 2017an.

Jorge Gil Munárriz donostiarraren En la frontera lanak errealitatea du oinarri. 1976ko Espainia deskribatzen du nonbait, non hainbat eta hainbat euskal emakumezko gaztek klandestinitatean murgildu beharra zuten haurdun jarraitzeari uko egiten ziotenean. Horrelako emakumezko talde batek nola egin zuen bat kontatzen du. Jorge Gil Munárriz irakasle, gidoigile eta zinemagilea dugu, donostiar ekoizpenaren munduan aski ezaguna. Gidoigile laguntzaile gisa aritu izan da Handia, Loreakedo 80 egunean bezalako film luzeetan, guztiak ikusle eta kritikaren oniritziarekin. Bestelako lan batzuk Sueñan los androides edo El método Arrieta dokumentala ditugu, zeinarekin Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Ikuslegoaren Saria erdietsi baitzuen. Vaya semanita telesaioan ere bereak egin ditu.

Mala madre gidoian, bestalde, Alberto Pernet eta Enric Rufas hainbat migratzaile, etorkizun hobeago baten bila, senitarteko eta seme-alabak atzean utziz, jatorrizko lurratik aldentzean pairatzen duten errutasun sentimenduaz ari dira. Silvia kolonbiarraren historia da, alegia, erantzunen bila bueltatzen den migratatzailea, 9 urteko ausentziaren ondoren bere alabarekin berriz elkartzen dena. “Ni neu migrantea izatea istorio honetan sartzera eramaten nau. Emakumezko hauei nolabait aurpegia eta izena jartzen dizkiezu, bere nondik norakoak ulertzen saiatzen zara eta errealitate hori kaleratzen eta aldarrikapen gisa nonbait gorpuzten laguntzen duzu, ikusiezina dena ikusgai eginez”, dio Pernetek. Buenos Airesko Zine Unibertsitatearen Fundazioan Zuzendaritzan Graduatua dugu Alberto Pernet, 1999az geroztik Madrilen. Bertan hainbat luzemetrai grabatu ditu, dozenaka sari jaso eta 40 baino gehiago nazioarteko jaialditan parte-hartu. Bere telebista egitamuen artean dira, besteak beste, Siete vidas, Aquí no hay quien viva, La que se avecina edo Yo soy Bea. Gaur egun El secreto de Puente Viejo telesailaren zuzendaritza darama. Bestalde, Enric Rufas zuzendari, gidoigile, antzerkigile eta irakaslea dugu. Parte-hartzerik izan dituen lan zinematografikoak, anitz: Las horas del día (Fipresci Saria eta Cannesko Nazioarteko Kritikaren Saria 2003an), La soledad (hiru Goya Sari 2008an) edo La herida (bi Goya Sari 2014an, eta, Donostiako Zinemaldiaren Epai-mahaiaren Sari Berezia zein Emakumezko antzezle Onenari Urrezko Maskorra). Telebistan hainbat telesailetan ibilia da Antena 3, Telecinco, Cuatro, La Sexta eta abarreko emandegietan.

Amilcar Salatti ren AM-PM eguneko Kubari buruzko tragikomedia korala dugu, hainbat belaunaldi eta egoeretako pertsona ezberdinen hausnarketak bideratzen duen gidoia, guztiak, arrazoi beragatik uztarturik: “guztiek pairatzen dute bakardadea, nahita ez denaren bakardadearen zigorra, alegia” dio autoreak. 2007az geroztik Salattik idazle gisa egin du lan Kubako Irrati eta Telebistaren Institutuan. 20 telesail baino gehiagoren sortzailea da, poliziakoak, gazte sailak, musikalak, telenobelak… Sarien artean Extravíos y Sacrificio filmagatik jaso zuena, besteak beste. Eta gidoigile gisa ere beste hainbat film-luze eta antzerakoetan egin du lan, esaterako, Esteban, Huelvako Iberoamerikar Zinemaldian 5 sariren irabazlea. Azkenaldian, bi proiektu ezbedinen sormen prozesuan murgilduta dabil: Línea Roja eta Inocencia. Horrez gain, Kubako telebistarekin ere telesail eta telenobela bana idazten ari da.

Primerako gidoigile ezezaguna

Julio Alejandro Aragoiko gidoigilearen garrantzia aldarrikatu nahi du SGAE Fundazioak sari honekin. Primerako gidoigilea baina era berean ezezaguna, espainiar zinemagintzaren historian funtsezkoak suertatu diren proiektuen atzean ibilia, Luis Buñuelekin hartu-eman profesional estua jorratu zuen. Zuzendari handiaren hainbat pelikulen gidoiak sinatu zituen, esaterako, Tristana y Viridiana bera eta Mexikon pasa den mendeko 30. hamarkadan burututako beste hainbat. Julio Alejandrok (Huesca, 1906 – Denia, 1995) ospe handia hartu zuen antzerki eta zinemagile gisa Mexiko edo Argentina bezalako herrialdeetan, eta, bide batez, Espainian batipat.

Zine aretoetatik pasa diren gidoi sarituak

Julio Alejandroarekin aldez aurretik sarituak izan diren hainbat gidoi zine aretoetatik pasa dira dagoeneko. Horien artean ditugu Paisito (Tornasol Films), Ana Díezen zuzendaritzapean eta Ricardo Fernández Blancoren gidoiarekin; Todos tenemos un plan (Haddock Films), Ana Piterbarg zuzendari eta gidoigile (V. edizioan irabazlea); Miel de naranjas (Alta Films), Remedios Crespo andaluziarraren gidoia, VI. edizioan irabazle eta Imanol Uriberen zuzendaritzapean filmatua; Cuando los caballos aprendieron a llorar, Jano Mendoza mexikarraren gidoiarekin, Julio Alejandroren VIII. edizioan irabazle eta 2015ean estreinatua Los ausentes izenburupean; edo, Pável Giroud kubatarraren El acompañante gidoia, alegia, 2010eko edizioaren irabazle eta urte horretan bertan estreinatua.