José Ángel Hevia Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiaren presidente berria dugu 12/aza./2018
Asturiar musikagilea tradizio eta folklorearen sustatzaile bizia da

Hurrengo lau urteetan (2018-2022) gure erakundearen Zuzendaritza Batzordean arituko direnak erabaki da ere

José Ángel Hevia dugu Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiaren Zuzendaritza Batzar Orokorraren gehiengoak hautatu duen presidente berria. Astelehen honetan erabaki da, azaroak 12, Madrilen. Bozketaren emaitza honakoa izan da:  20 botu alde, 12 abstentzio eta aurka 2, hots, Zuzendaritza Batzordearen 34 bozka guztira (izan ere, horietako batek huts egin du osasun arazoak tarteko).

Hevia autore eta argitaratzailee elkartearen 41. presidentea bilakatu da. Besteak beste, 119 historiaduneko erakunde honek hainbat musikagile (Ruperto Chapí, Amadeo Vives, Francisco Alonso, Jacinto Guerrero edo Moreno Torroba), antzerkigile (Benito Pérez Galdós, Pedro Muñoz Seca, Carlos Arniches, Eduardo Marquina, Juan José Alonso Millán, Ana Diosdado edo Santiago Moncada) edo eta zinemagile (Manuel Gutiérrez Aragón edo José Luis Borau) izan ditu presidente lanetan.

Hautatua izan ondorengo bere estreineko hitzetan asturiar gaita-joleak “elkarrizketa eta akordioaren alde” lan egingo duela esan du “Zuzendaritza Batzar Orokor honetan diren guztiak aintzat hartuz, izan ere, bide luzea dugu aurrean merezi dugun eraginkortasun eta kalitate estandarrei aurre egiteko, sortzailearen defensa -handi edo txiki, musika, dantza, zine edo antzerkigile- nire lehen helburua izango delakoan”.   Ondo baino hobeto ezagutzen du Heviak SGAE.

Eskarmentu zabaleko autore eta argiratazailea dugu. Bi alditan izan da berorren Zuzendaritza Batzar Orokorrean: 2007an Eskubide Txikiko lan-talde profesionalaren ordezkaritzan, eta, 2018an, alegia, Busindre Producciones S.L. argitaletxearen kide bezala.

Hautatze prozesua 2018ko urriaren 26an gauzatu ziren hauteskundeen ondorio zuzena da. Heviak José Miguel Fernández Sastrón-en lekukoa bereganatzen du. Azken hau, erakundearen presidentea izan dugu 2016ko apiriletik 2018ko urrira doan bi urte pasatxoren epean.

SGAEren Zuzendaritza Batzorde berria

Presidentea hautatu era gero, presidente-ordeen aldeko bozka eman da ere: Teo Cardalda, Eskubide Txikiko lan-talde profesionalaren izenean; Antonio Onetti, Ikusentzunezkoaren aldetik; Fermín Cabal, Eskunide Handiaren izenean, eta ALABAMA MUSIC BUSINESS, S.L. (Clifton J. Williams), Argitaletxeen presidente-ordea.

Bide batez, Zuzendaritza Batzordea hautatu dute, hots, zuzendaritza organu exekutiboa, non presidenteaz gain, aipatu elkarte profesional ezberdinek proposatutako beste 13 kide arituko diren: Eskubide Handitik 2 (Fermín Cabal Riera eta Yolanda García Serrano), Eskubide Txikitik 5 (Virginia Glück Rubio, Iván Sevillano Pérez, Jose Miguel Carmona Niño, Pablo Pinilla Rogado eta José Teodomiro Cardalda Gestoso), Ikusentzunezkotik 3 (Antonio Ruiz Onetti, Antonio Meliveo Mena eta Carlos Navarro Ballesteros), eta Argitaratzaileen Elkarte prefiosionalatik 3 (Editorial Arambol, S.L., El Retiro Ediciones Musicales, S.L. eta Alabama Music Business, S.L).

Folklorearen sustatzaile

José Ángel Hevia (Villaviciosa, Asturias -1967) (Eskubide Txikia – Musikagilea). Amandin erromeri batean gaita jotzen zuen gizon baten magia-jariotik pasio bat jaio zen, soilik lau urte zituela. Bere garaian Asturiasen nagusi zen hainbat belaunaldiren tradiozarekiko deskonexioaz harago, Heviak gaitaren bitartezko lekukoa hartu zuen eta musika herrikoiari lehen mailako bultzada eman zion.

Neba danbor-jolearen urratsak jarraitu zituen eta berarekin lehen emanaldiak eskeintzen hasi zen. Horrela, 1991. urtean Gizarte Asuntuen Ministeritzak antolatutako Gazteriaren Institutuaren Folk Musika Musikagile Gazteen Erakustaldian garaile suertatu ziren. Saria, Hevia izeneko lehen diska baten grabazioa. Hortik, izen artistikoa. Honekin batera beste hainbat sari eta aitorpen etorri ziren, izan ere, ibilbide luze eta oparoa agertu du azken hamarkadatan:  Eduardo Martínez Torner Inbestigazio Etnomusikologikoaren Saria, Memorial Remis Ovalle sari bi, Lorienteko Interzelta Jaialdiaren Gaita Saria, Oviedo Hiriko Folk Musikagintzaren sariak edizio ezberdinetan, Oviedoko Udalaren Folk Musikagintza eta Asturiar Tradizioen Promozio Saria eta abar luze bat.

Bakarlari gisa, ordea, 1997an ekin zion Tierra de Nadie izeneko diskaren grabazioarekin. 1998an kaleratu zuen eta urrezko diska bi erditesi ere, hainbat herrialdetan platino diskak, bide batez, Espainia, Italia, Hungria edo Zelanda Berrian esaterako. Musika Sariaren Errebelazio Artista izan zen, Ondas edo Multiplatinum Sarien jabe, lehen lan horrekin munduo osoan barrena zabaldu zen, Europa, Amerika eta Japon. Geroztik emanaldiak nonahi izan dira. Hainbat eta hainbat jaialdi, programazio edo eta zelta, pop, jazz zein erligio-ziklo, azken hauen artean, esaterako, Vaticanon 2001ean emandako Gabon Kontzertua. Zuzeneko agerraldiekin batera erabateko diskak grabatu ditu: Al Otro Lado (2000), Étnico ma non troppo(2003), Obsession (2007) eta, azkena, Al son del indianu (2018).

Musika tradizionalaren iraultzaile eta esportatzaile, mundu osoan 2 milioi eta erdi diska saldu ditu eta askok gaita elektronikoaren sortzailetzat jotzen dute. Instrumentista ezezik, Hevia bere diskak osatzen dituzten abesti gehienen konpositorea da eta Asturiar Hizkuntzaren Akademian Ohorezko Kidea dugu.