Arte Eszenikoek harrera ona mantentzen dute Euskadiko ikuslegoan, ‘2018 SGAE Urtekaria’ren arabera 04/urr./2018
SGAE Fundazioak urtero kaleratzen duen lan honek gurean 2016an arte eszenikoek eta bestelakoek izandako hobekuntza berresten du, asistentzia, ikuskizun zenbakia edo errekaudazioa bezalako funtsezko adierazleetan

José Miguel Fernández Sastrón, SGAE taldearen presidentea, eta Rubén Gutiérrez, Fundazioaren Ikerketa eta Garapen zuzendaria, aurreko astean prentsaurrekoan izan ziren azken urtean sektore eszeniko, musikal eta audiobisualak eman duenaren gainean ageriz

Sektore kulturalaren xehetasunak aditzera emateko asmoz, SGAE Fundazioak 2018 SGAE Urtekariaaurkeztu berri du. Bertan, Arte Eszeniko, Musikal eta Ikusentzunezkoei buruzko hamaika datu estatistiko eskaintzen dira eta aurtengoa hamazortzigarren edizioa dugu. Sektore kulturalaren nondik norako anitz ispiluaren aurrean jartzen duen inbestigazio txostenik esanguratsuenetarikoa dugu, Estatu mailan indarrean direnean artean bederen.

SGAE urtekarian ematen diren datu horien artean 346 grafiko, taula eta hainbat estatistika agerian dira, arte eszeniko, musikal eta ikusentzunezkoen jarduerak objektiboki jorratzen direla. Lan sakona dago atzean, izan ere, datu horiek guztiak jaso, aztertu, konparatu eta aurkeztu beharra dago. Honako publikazio hau 1999an jaio zen eta dagoeneko gure merkatu kulturalaren ezaguerarako ezinbesteko tresna bilakatu zaigu. Sektore kulturala osatzen duten hainbat azpisektoreen gaineko azterketaz ari gara, hain zuzen ere, arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta opera), musika klasikoa, musika modernoa, zinea, musika grabatua, telebista, bideo, irrati edo teknologia berriak.

Urtekaria banakatzearen ondorioz ematen dituen datu eta estatistika ezberdinak hamaika dira, Estatu mailakoak nahiz Erkidegoka ere atera daitezkenak. Euskadin, horrela, 2016an arte eszenikoek izandako hobekuntza berrestua izaten da aurten, asistentzia, ikuskizun zenbakia edo errekaudazioa bezalako funtsezko adierazleei begira, esaterako. Honek zera dakar, alegia, errezesio ekonomikoaren 2008-2015 epe luzean nabarmenki txarrera jo zuen tendentzia arintzen da. Bide batez, gertuko iraganak inposatzen duen tentu osoarekin, Musika eta Zinearen sektoreetan ere baikor izateko arrazoiak badira.

Aurtengoan ere, urtekaria interneten da, ohiko lez. Bertatik informazioa ikusi, jaso eta aztertu daiteke horretarako eskuragai ditugun gure web orrien bitartez, hots, www.fundacionsgae.org eta www.sgae.es