Etxebizitzarako SGAE diru-laguntza
Unean-uneko sarrera gabezia baten ondorioz, etxebizitza alokairu edo hipotekaren gehienez hiru hileroko fidantza edo zor bati aurre egin ahal izateko ezinbesteko diru-laguntza

SGAE eta berorren Fundazioak Etxebizitzarako SGAE diru-laguntzaprograma ildoa abian jartzen dute, Gizarte eta Asistentzia Sailetik egindako lanaren eskarmentua ardatz eta hainbat sortzailek etxebizitzari eusteko edo berori mantentzeko pairatzen dituzten zailtasunak aintzat hartuz.

Sortzaileek etxebizitza bati eusteko gainditu beharra dituzten oztopoak erabatekoak dira, tartean, soldata finforik edo eta lan-hitzarmenik eza, sarreren irregulartasuna, lan ezegonkortasuna. Horri erantzun bat dugu, hain zuzen ere, indarrean sartzen den honako laguntza hau.

Fidantza kasutan gehienez 3.000€ eskaintzen dira, eta, bide batez, hiru hileroko alokairu edo hipoteka kuoten ordainketa. Laguntza programari,araudia betetzen duten ikusentzunezko, arte eszenikoetako eta musika sortzaileek eutsi diezaiokete.

Etxebizitzarako SGAE diru-laguntza ohiko postaz zein online eskatzerik dago. Jaitsi, bete eta bidal iezaiguzu zure eskaera helbide honetara: SGAE, Departamento de Socios, Área Social y Asistencial, calle Fernando VI, 4, 28004 Madrid.

Zalantzarik izan ezkero edo informazio gehiago jasotzeko jarri gurekin harremanetan  rdavila@sgae.es posta elektronikoaren bidez.

Gizarte eta Asistentzia Sailaren programak SGAEren web orrian