Lurralde Batzordeen presidenteak SGAE Fundazioaren Patronatuan izango dira 08/mai./2018

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiaren Zuzendaritza Batzarrak (SGAE) Lurralde Batzordeen sei presidenteak SGAE Fundazioaren Patronatuan txertatzea adostu du atzo arratsaldean burututako bileran. Era honetan eremu geografiko bakoitzeko bazkideekiko hurbilketa bilatzen da  eta berauen parte-hartzea aregotzea, bide batez, asistentzia, formazioa edo eta kultura sustapenarekin erlazionaturiko ekimenak hartzerakoan. Kudeaketaren deszentralizazioan urrats berri bat da, hain zuzen ere.

SGAE Fundazioaren Patronatuan izango dira, honenbestez, Jesús Carmona Andaluziako Lurralde Batzordearen presidentea; Xavier Capellas, Kataluniakoa; Juan Rivas, Galizakoa; Federico Vaona, Madrilgoa; Pep Llopis, Valentziar Erkidegokoa eta Oscar Castaño (Garbitxu), Euskal Lurralde Batzordearen presdente gisa.

Lurralde Batzordeek 2012an eutsi zioten lanari botu eskubidea duten bazkide guztien %3a osatzen duten zentsua dagoen lurraldeetan guztietan, alegia, aipatutako erkidegoetan. Eremu horietako bazkideen ahotsa entzunarazi eta erabaki guztien parte direla bermatu nahi da, guztira, sustapen kulturala, formazioa edo asistentzia soziala bezalako gaien gaineko ahalmenari begira.

Lurralde Batzordeak elkargo organoak ditugu eta demokratikoki SGAE bazkideek hautatzen dituzten ordezkariak biltzen dira bertan. Hauteskundeak 2013an Andaluzian, Katalunian, Madrilen, Valentziar Erkidegoan eta Euskadin eman ziren.