'Txori urdinaren habia' lana ikusgai izango da Bilboko Campos Eliseos Antzokian iganderoko txotxongiloan
Colectivo Humo nafar taldea gazteleraz eta euskaraz arituko da lan beronekin, goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren

SGAE Fundazioaren Txotxongiloak Igandero zikloak 7. emanaldia du Bertendona kaleko Kupula Aretoan eta 2017ko martxoaren 26a arte garatuko da

Testu gutxiko antzerki bisuala. Paperezko txotxongiloekin, argi beltz, itzal eta pinturarekin, zuzenekoan. Espazio hutsean, organismo txiki eta jostariak agertuko dira, eta haien artean, haize leunak lagunduta, paperezko bi izaki jaioko dira: Rocco eta Eyla. Roccok aurkitzen duen guztia jaten du, baina txori urdinak behin eta berriz egiten dio ihes. Eylak lortuko du txoria harrapatzea eta oso leku berezi bat topatzea... Argudio metaforiko horri eutsiz, Txori urdinaren habia lelopeko lana taularatuko du hurrengo igandean, otsailak 19, Colectivo Humo nafar taldeak SGAE Fundazioaren Txotxongiloak Igandero zikloaren baitan.

Manuel Aliagak koordinatzen du Nafarroako Erriberako Colectivo Humo txotxongilo-konpainia beteranoaren norabidea. Haren txotxongilo-ibilbidea 1983an hasi zen, Pilindrajos taldeko kide zela. 1991 urteaz geroztik, Colectivo Humok hogeita hamar ikuskizun baino gehiago egin ditu, besteak beste, honakoak nabarmentzen direla: Andanzas de Don Quijote y Sancho, Benjamín, el viajero, La leyenda de la mujer pez edo Hambre de lobo.

2016ko urriko azken igandean hasi zen, SGAE Fundazioaren eskutik eta Campos Eliseos Antzokiaren laguntzarekin, Txotxongiloak Igandero emanaldiaren 7. edizioa. Berriz Bilboko gune kulturalaren Kupula Aretoan eta funtzio bikoitzekin, 12:30 eta 17:30ean; sarrerak 9 eurotan salgai eta talde zein funtziokako deskontuekin, azken hauek, %15 eta %25ekoak izan daitezkeela. Guztira 19 talde eta 38 sesio izango ditugu, horietatik 6 euskaraz. Aukera honetan, eguerdiko emanaldia gazteleraz da, arratsaldekoa, aldiz, euskaraz.

Zikloa 2017ko martxoaren 26an amaituko da eta Erkidego Autonomo ia guztien txotxongilari taldeek hartuko dute parte. Igaz 5.000 ikusle baino gehiago gureganatu ziren, heldu eta 2-10 urte arteko neska-mutikoen artean. Ekimenaren zuzendaritza, aurten ere, Antoine Bastero txotxongilari profesional, programatzaile eta kazetariari egokitu zaio.

SGAE Fundazioaren Haur Antzerki Sariak haur eta gazteenganako antzerkigintzaren nire ibilbideari babesa eman dio

Itziar PascualXVI. Haur Antzerki SGAE Saria 2015