SGAE eta Manos Unidas taldeek elkarlan hitzarmen bat sinatu dute

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (gazteleraz SGAE) Manos Unidas eliza katolikoaren garapen erakundearekin elkarlan hitzarmena sinatu berri du. Bien arteko kooperazioak ekimen kultural eta formatiboak garatzea ahalbidetuko du eta, akordioa, autoretza erakundeak jorratzen duen laguntza sozialen ildoan kokatzen da.

Sinadura ostegun honetan izan da, otsailak 2, Madrilen SGAE taldeak duen egoitza, hots, Longoria Jauregian. Hitzorduaren protagonista izan dira SGAEren presidentea, José Miguel Fernández Sastrón, eta Manos Unidas erakundearen presidentea, Clara Gil (argazkian ikusgai).

Ugariak dira lan ildo honetik SGAEk dituen antzerako akordioak. Berez, SGAEren Gizarte eta Laguntza Sozialen Sailaren baitan ematen dira eta zailtasunetan diren bazkideen egoera nolabait suspertzea du helburu, hauentzako egon daitezkeen laguntzak bideratuz edo eta laguntza zuzenak eskeiniz.

Azken lau urteotan ehun bat bazkide izan dira laguntza mota hauen onuradun. Bide batez, ordezkatzen dituen 117.000 autore eta argitaratzaileen izenan, eskarmentuko hainbat erakunde sozialekin egiten du lan SGAEk, Erantzunkizun Sozial Korporatiboaren erronka propioari eutsiz. Erakunde hauen artean dira, besteak beste: Ijitu Idazkaritza Fundazioa; Hezkuntza, Kultura eta Elkartasuna GKE; Ereefuxiatuarekiko Laguntza Espainiar Batzordea; Chachipen Ijitu Taldea; Garapenareako Elkartasunaren aldeko Taldea; Bakaeraen aldeko Musikariak; AREMI eta ASPACE erakundeak; Voces Fundazioa; Kataluniako Drown Sindromedunen aldeko Taldea; Proyecto Hombre; eta abar.

Hauekin eta beste askorekin hainbat laguntza programa jorratzen ditu haurtzaro, gazteri, inmigrazio edo eta gutxitu fisiko eta psikikoen kolektiboen eskubideen defentsan.

SGAE Fundazioaren Haur Antzerki Sariak haur eta gazteenganako antzerkigintzaren nire ibilbideari babesa eman dio

Itziar PascualXVI. Haur Antzerki SGAE Saria 2015