Guz Marionetas nafarrek 'La princesa de fresa' taularatuko dute iganderoko txotxongiloan, Bilboko Campos Eliseos Antzokian
SGAE Fundazioaren Txotxongiloak Igandero zikloak 7. emanaldia du Bertendona kaleko Kupula Aretoan eta 2017ko martxoaren 26a arte garatuko da

La princesa de fresa 3 urtetik aurrera ikusi eta gozatu ahal izateko egina izan den obra dugu (gazteleraz), bizitzan aurre egin behar zaien erronkei eusteko garrantziaz ohartarazten duen txotxongilo saiakera gisa. Gus Marionetas talde nafarraren ikuskizunetariko bat dugu, ikusgai dituzten ugarien artean. Konpainiak 1988an ekin zion bere ibilbideari. Harrezkero, Susana Pellicer Lezaun etaFernando Arregui Pérez zuzentzen dute, agertoki barruan zein kanpoan. Egun, txotxongilaritza hedatzen jarraitzen dute, eta txotxongilo-ikastaroak ematen dituzte bai eskola-esparruan, bai aisialdi eta denbora librearen arloan. Erdietsitako distintzioak erabatekoak dira. 2000. urtean, Proposamen plastiko onenaren Saria jaso zuten, esaterako, Lleidako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian El traje nuevo del Emperador deritzon lanagatik.

2016ko urriko azken igandean hasi zen, SGAE Fundazioaren eskutik eta Campos Eliseos Antzokiaren laguntzarekin, Txotxongiloak Igandero emanaldiaren zazpigarren edizioa. Berriz Bilboko gune kulturalaren Kupula Aretoan eta funtzio bikoitzekin, 12:30 eta 17:30ean; sarrerak 9 eurotan salgai eta talde zein funtziokako deskontuekin, azken hauek, %15 eta %25ekoak izan daitezkeela. Guztira 19 talde eta 38 sesio izango ditugu, horietatik 6 euskaraz.

Zikloa 2017ko martxoaren 26an amaituko da eta Erkidego Autonomo ia guztien txotxongilari taldeek hartuko dute parte. Igaz 5.000 ikusle baino gehiago gureganatu ziren, heldu eta 2-10 urte arteko neska-mutikoen artean. Ekimenaren zuzendaritza, aurten ere,  Antoine Bastero txotxongilari profesional, programatzaile eta kazetariari egokitu zaio.

SGAE Fundazioaren Haur Antzerki Sariak haur eta gazteenganako antzerkigintzaren nire ibilbideari babesa eman dio

Itziar PascualXVI. Haur Antzerki SGAE Saria 2015