FETABI - Bilboko Antzerki Eskola VI. Jaialdian parte hartzeko inskripzioa zabalik da
Gaurtik aurrera, epea 2017ko maiatzaren 31n itxiko da

Elkarretaratzea ekainaren 14tik 18ra burutuko da SGAE Fundazioak antolatuta, Bilboko Campos Eliseos Antzokian

Proposamenak aurkezteko epe-publikazioarekin, FETABI - Bilboko Antzerki Eskola Jaialdiaren edizio berriak zabaleran bere estreineko urratsak eman ditu. Aurten seigarrenez, FETABI jaialdian parte hartu ahal izango dute antzerki-eskoletako ikasleek osatutako antzerki talde edo konpainiek, Espainiar estatukoak badira. Bide batez, unibertsitate-campusetako ikasleek osatutako antzerki taldeek.

Lehiaketan aurkeztuko diren antzezlanen testuak, originalak edo aurreko obra dramatiko edo beste genero bateko moldaketak izanda ere, aurretik SGAEn erregistratu beharko dira, eta Espainiar estatuko edozein hizkuntza ofizialean antzeztu ahal izango dira. Inskripzio epea zabalik da gaurtik bertatik aurrera eta maiatzaren 31n itxiko da. Eskatzen diren material eta dokumentu guztiak fetabi@fundacionsgae.org posta elektronikora bidali beharko dira. Badago, halaber, honako helbide honetara bidaltzerik ere, posta tradizionala erabiliz: Festival de Escuelas de Teatro BILBAO Antzerki Eskola Jaialdia. Fundación SGAE Fundazioa. Teatro Campos Elíseos Antzokia, Bertendona kalea 3-bis, 4. solairua. 48008 Bilbo.

SGAE Fundazioa ekimen honen atzetik dugu berriz ere, AISGE Fundazioa eta Deabru-Beltzak antzez-dantza taldea lagun. Aurtengo abagunea Campos Eliseos Antzokian ospatuko da ere, ekainaren 14tik 18ra. Sariak 200 eta 500 euro artekoak dira bederatzi kategoriantzako (igaz baino bi gehiago). Kalitate eta arte interesei begira, Batazorde batek lehen zortzi lanak hautatuko ditu, gerora, Jaialdian parte hartuko dutenak izango direla, lehian. Funtzioak ekainaren 14tik 17ra burutuko dira Teatro eta Kupula Aretoetan. Aldiz, ekainaren 18an, hots, azken eguna, sari emari eta itxiera ofizialaren eguna izango da.

Oinarriak irakurri - Inskripzio fitxa

 

SGAE Fundazioaren Haur Antzerki Sariak haur eta gazteenganako antzerkigintzaren nire ibilbideari babesa eman dio

Itziar PascualXVI. Haur Antzerki SGAE Saria 2015