Titiriguiri Teatro taldeak 'El viaje de Martín' txotxongiloa aurkeztuko du Campos Eliseos Antzokian
SGAE Fundazioaren zikloak 7. emanaldia du Bertendona kaleko Kupula Aretoan eta 2017ko martxoaren 26a arte garatuko da 

Hitzordua hurrengo asteburuan dugu, hots, igandean hilak 15. Gazteleraz, 45 minutuko saioan eta 3-100 urte arteko neska-mutikoei zuzenduta, El viaje de Martin  txerritxo bat protagonista duen istorioa da, berez; bizitzaren erronka, beldur, aukera eta erabakiei aurre egiterakoan nola jotzeari buruz nolabaiteko urratsak marrazten dituena, akaso, ezezaguna deneranzko bide misteriotsuaren baitan, alegia, bizitzan. Hortik haratago proposamen berritzailea da ere, non txotxongiloak, antzerkia eta marrazkiak uztartzen diren, Susana Muñoz txotxongilariaren funtsezko paperakin.

Bera da, aktore, txotxongilari eta komunikazio teknikatan aditu gisa, 2008an taldea Titiriguiri Teatrotaldea Madrilen abian jarri zuena, baina badu aparteko lan-taldea ere, tartean, Francisco Pirisanimatzaile eta Francisco de Vitoria Unibertsitateko irakaslea; Michael Fernández programatzaile eta ikusentzunezko muntaiaren arduraduna; Jesús Mañeru musikari eta musikagilea; eta Miguel Ángel Varela, euskarri sonoroen arduraduna. Estatu mailan, hainbat Erkidegoko antzerki saretan lan ugari taularatzerik izan dute, Madril, Gaztela-Leon, Euskadi eta Asturias, besteak beste. Txotxongilo jaialdi eta topagunetan ere aski ezagunak dira, baita antzerkigintzaren erakusketarako eskeintzen dituzten eskola-jardunalditan ere, nonahi. Izan ere, balore formakuntza garatzen duten ikuskizunak jorratzen dituzte.

2016ko urriko azken igandean hasi zen, SGAE Fundazioaren eskutik eta Campos Eliseos Antzokiaren laguntzarekin, Txotxongiloak Igandero emanaldiaren zazpigarren edizioa. Berriz Bilboko gune kulturalaren Kupula Aretoan eta funtzio bikoitzekin, 12:30 eta 17:30ean; sarrerak 9 eurotan salgai eta talde zein funtziokako deskontuekin, azken hauek, %15 eta %25ekoak izan daitezkeela. Guztira 19 talde eta 38 sesio izango ditugu, horietatik 6 euskaraz.

Zikloa 2017ko martxoaren 26an amaituko da eta Erkidego Autonomo ia guztien txotxongilari taldeek hartuko dute parte. Igaz 5.000 ikusle baino gehiago gureganatu ziren, heldu eta 2-10 urte arteko neska-mutikoen artean. Ekimenaren zuzendaritza, aurten ere,  Antoine Bastero txotxongilari profesional, programatzaile eta kazetariari egokitu zaio.

SGAE Fundazioaren Haur Antzerki Sariak haur eta gazteenganako antzerkigintzaren nire ibilbideari babesa eman dio

Itziar PascualXVI. Haur Antzerki SGAE Saria 2015