TRAD/FUSION BAND taldearen diska aurkezpena - Prentsaurrekoa

TRAD/FUSION BAND taldeak merkaturatzen duen estreineko diska aurkeztera dator. Goi mailako seikote gipuzkoarra dugu, trebea. Euskal musikagintza tradizionala eta rock edo jazz armonia eta moldaketak uztartzen dituzte, garai batekoa ardatz. Kalitatea eta nahasketa. Sormena, berrikuntza baina gure arbasoen melodia eta erritmo zaharrak gogoan. Gurean oso gutxi garatutako muskika eredu baten aitzindari.

Labetik irten berria, zuzeneko diska aurkezpena Donostiako Dabadaba Aretoan egingo dute, hurrengo ostegunean, abenduak 29, arratsaldeko 21:00etatik aurrera.

Baina aldez aurretik komunikabideei aurkezpen ofiziala. SGAE – KURSAAL Donostia egoitzan, astelehen honetan, abenduak 26, 11:30ean. 

Hizlari prentsaurrekoan:

Aitor Amezaga eta  TRAD/FUSION BAND gainontzeko zenbait kide 

Abenduak 26, astelehena, 11:30ean

SGAE - KURSAAL Donostia 
Zurriola Etorbidea z/g

SGAE Fundazioaren Haur Antzerki Sariak haur eta gazteenganako antzerkigintzaren nire ibilbideari babesa eman dio

Itziar PascualXVI. Haur Antzerki SGAE Saria 2015