Toni La Salek Ongi etorri, Olentzero! txotxongilo-lana aurkeztuko du Campos Eliseos Antzokian
SGAE Fundazioaren zikloak 7. emanaldia du Bertendona kaleko Kupula Aretoan eta 2017ko martxoaren 26a arte garatuko da

Gabon bezpera gauan Olentzero etorriko dela iragarri dute. Ekarriko ote ditu opariak? Abestuko ote du inork ikazkin tripontziaren kanta? Neska-mutikoak ohetik altxatuko dira Eguberri goizean Olentzerori ongietorria nor bere erara egiteko. Baina hori guztia, antza, bost axola zaio Toni La Sal garbiketa arduradunari, agertokia beraren garbiketa-orgatxoarekin garbitu nahi duenari, hain zuzen ere.

Toni La Sal txotxongilo euskal konpainia 2006an sortu zuen Antoine Bastero bilbotarrak, eta ordutik hura da zuzendaria. Konpainiaren ikuskizunek aktoreen lana eta muppet erako txotxongiloak uztartzen dituzte. Umorea, sorpresa eta ikusle txikien parte-hartzea beti izaten dira haren lanabesik onenak. Ez dago laugarren paretarik konpainia honen obretan, beraz, den-dena gerta daiteke...

Urriko azken igandean hasi zen, SGAE Fundazioaren eskutik eta Campos Eliseos Antzokiaren laguntzarekin, Txotxongiloak Igandero emanaldiaren zazpigarren edizioa. Berriz Bilboko gune kulturalaren Kupula Aretoan eta funtzio bikoitzekin, 12:30 eta 17:30ean; sarrerak 9 eurotan salgai eta talde zein funtziokako deskontuekin, azken hauek, %15 eta %25ekoak izan daitezkeela. Guztira 19 talde eta 38 sesio izango ditugu, horietatik 6 euskaraz.

Zikloa 2017ko martxoaren 26an amaituko da eta Erkidego Autonomo ia guztien txotxongilari taldeek hartuko dute parte. Igaz 5.000 ikusle baino gehiago gureganatu ziren, heldu eta 2-10 urte arteko neska-mutikoen artean. Ekimenaren zuzendaritza, aurten ere,  Antoine Bastero txotxongilari profesional, programatzaile eta kazetariari egokitu zaio, hots, lan berri hau aurkezten eta taularatzen duen autore berari.  

SGAE Fundazioaren Haur Antzerki Sariak haur eta gazteenganako antzerkigintzaren nire ibilbideari babesa eman dio

Itziar PascualXVI. Haur Antzerki SGAE Saria 2015