Munlet eta Trad/Fusion Band SGAE Fundazioaren musikaldia amaituko dute Donostiako Dabadaban
SGAEren euskal Batzordearen eskutik hasi zen urrian MUSIKATIK AT lelopeko zikloa, hastapenetan diren eta euskaraz abesten duten talderentzat pentsatua

Pasa den urriaren 7an hasi ziren MUSIKATIK AT musikaldiaren emanaldiak eta 2016ko abenduan dira aurreikusitako azken biak. Hilaren 10ean, larunbata, MUNLET boskote elektro-punkaren estreineko aukera izango da, Chupacabras deritzon seigarren diska aurkezteko prest taularatzen direla. 2002an ekin zioten Mendarotik abiatuta eta dozena erdi bat EP ere argitaratu dituzte, dagoeneko.

TRAD/FUSION BAND, bestalde, benetan eklektikoak suertatzen diren kontzertuei eutsiz bidea jorratzen ari da. Azken emanaldia da berea, abenduaren 29an, osteguna. Donostiarrek herentzia musikala galdu ezezik, berau ardatz gisa hartzen dute mundu mailako egungo erritmo eta melodia anitz eta unibertsalekin uztartuz: jazza, rocka, latinoa, reggaea eta abar.

MUSIKATIK AT SGAEren euskal Batzordeak bultzatu duen proiektua da, SGAE Fundazio beraren finantziazioa daramana, berez, eta euskal musikagintzan profesionalki lehen urratsak ematen ari diren talderen ibilbidea indartzea bilatzen du. Kasu honetan, aurreikusitako aurrekontuan laguntza ekonomiko berezia izango dute, gainera, euskaraz interpretatzen duten taldeak. Batzordearen nahi eta helburua da herri honetako ekimen eta proiektu kulturalak nolabait indartzea eta ugariak ditugu ildo horretan burututakoak, 2013an abian jarri zenetik.  

Gaur egun aditzera emateko zailtasun handiak pairatzen dituzten taldeak dira nonahi, zoritxarrez, gutxieneko batzukin jotzeko ere ia aukerarik ez dutenak. Programazio honen bitartez hori saihestea bilatzen da, alegia, euskal taldeak aretoetara bideratzea, baldintza ekonomiko zein laboral duinak eskeiniz.

Musikaldia amaitzeko geratzen diren 2 azken jardunaldiak era honetan garatuko dira:

- Abenduak 10 larunbata:  MUNLET    
- Abenduak 29 osteguna: TRAD/FUSION BAND  

MUSIKATIK AT   SGAE Fundazioa 

Dababa aretoa -  Munaiz 8, Donostia - 21.00etan 
Sarrera 5€ aldez aurretik, 7€ Txarteldegian

SGAE Fundazioaren Haur Antzerki Sariak haur eta gazteenganako antzerkigintzaren nire ibilbideari babesa eman dio

Itziar PascualXVI. Haur Antzerki SGAE Saria 2015