SGAE Fundazioak Irakurketa Dramatizatuen XX. SGAE emanaldia antolatu du
Gasteizko Jesús Ibáñez de Matauco Antzokiak Javier Sahuquilloren 'Alimento para mastines' lanaren irakurketa taularatuko du, abenduaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 20:30ean

SGAE Fundazioak Irakurketa Dramatizatuen XX. Emanaldia antolatu du Estatu osoko zortzi hiritan abenduaren 10etik 21era. Hamairu dira aurten guztira, horien artean bat, Gasteizko Jesús Ibáñez de Matauco Antzokian (Hegoalde Hirigunean) emango dena, abenduaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 20:30ean. Helburua, aurreko hemeretzi ediziotan bezala, antzerkigintza garaikidearen idazketa eta irakurketa bultzatzea da.  

Arabako hiriburuan gauzatuko den saioa Javier Sahuquillo (Valentzia, 1982) autorearen Alimento para mastineslanean oinarrituko da, 2015ean Leopoldo Alas Mínguez IX. Lehiaketa irabazi zuen obra, alegia. Abagune honetan Begoña Martín Treviñoren zuzendaritzapean garatuko den irakurketa dramatizatua dugu. Irakurle lanetan arituko dira José Juan Sevilla, Nestor  Goenaga, Maria Lodeiro, Julia Piera, Víctor Sáinz Ramírez,  Marc Servera,  Mario González eta  Ignacio García May. 1861-1865 egungo Amerikako Estatu Batuetan suertatu zen guda zibilean kokatutako istorioa da, maitasuna, duintasuna eta gudaren sentimendu gordinak uztartzen dituena.  

Javier Sahuquillo valentziarra Historian Lizentziatua dugu, Historia Garaikidean Masterduna da eta RESAD gunean Eszena Zuzendaritza eta Dramaturgia ikasketak burutu ditu. Perros Daneses antzerki taldean lan egiten du eta hainbat sari irabazi ditu, aipatutakoaz haratago. Korronte naturalistaren defendatzaile amorratua, Sahuquillok antzerkigintza gordinaren aldeko apostua egiten du.  

1995az geroztik SGAE Fundazioaren Irakurketa Dramatizatuek 250 idatzi, 200 autore eta 25.000 ikusle baino gehiago hartu dituzte. Erabat singularra den emanaldia dela esan dezakegu, izan ere, autoreak, interpreteak, zuzendariak, ekoizleak eta ikusleak guztiak batera hartzen dituen saiakera da. Esperientzia bakarra izan ohi da: aldez aurretik estrenatua izan ez den lan baten irakurketa, egun berean entsaiatua eta zuzen-zuzenean.    

Ikusi SGAE Fundazioak antolatutako Irakurketa Dramatizatuen XX. Emanaldia osorik 

SGAE Fundazioaren Haur Antzerki Sariak haur eta gazteenganako antzerkigintzaren nire ibilbideari babesa eman dio

Itziar PascualXVI. Haur Antzerki SGAE Saria 2015