Arantxa Echevarría euskal sortzailea 'Julio Alejandro' 2016 SGAE Gidoi Sariaren finalista
25.000 euroko sariarekin, datorren azaroaren 30ean ezagutaraziko da

Hiru finalista dira aurten Julio Alejandro SGAE Gidoi Sariaren XIII. edizioan, tartean Arantxa Echevarría (Bilbo, 1968), Carmen y Lola gazteleraz idatzitako gidoiagatik. 25.000 euroko saria eta 3.000 euroko ohore-aitorpen bi dira jokoan eta guztiaren berri emango du SGAE Fundazioak datorren azaroaren 30ean. Aurreko edizio guztietan bezala, zinemagintza, ikusentzunezkoaren edukiak eta ekoizpenak bultzatu nahi ditu sari honenbidez SGAE Fundazioak. Lehian dira gainontzeko bi gidoiak honakoak dira: Hielo y fuego, Adán Aliaga (Alacante, 1969) eta Alfonso Amador (Madril, 1968); eta Ocaña Merckx, Alfonso Santos (Madril, 1976).

Bi ijitu nerabeen arteko amodiozko istorioa uztartzen du Carmen y Lola luzemetraiaren gidoiak. Arantxa Echevarría 1991n hasi zen ikusentzunezkoaren industrian lanean, zuzendari, gidoilari eta ekoizlari lanak burutu dituela geroztik. Zuzendaritzaren munduan 2010ean murgildu zen, Panchito laburmetraiarekin (Telemadrid saria lortu irabazi zuen komeria soziala, profesionalak ez ziren antzezleekin). Gerora beste bos laburmetraia etorri ziren, tartean, De noche y pronto (2013) eta Yo Presidenta (2015); lehena Goya Sarien 28. edizioan Fikzio Laburmetraiaren Sarian nominatua, bigarrena, 31. edizio berean ere nominatua eta Medina del Campoko Festibalean Proiektu Onenari Saria. Hainbat dokumental ere egin ditu, besteak beste, Cuestión de pelotas (2012) edo El solista de la orquesta (2016) . Carmen y Lola idatzi aurretik El resto de mi vida idatzi zuen (2015), Martín Costa zuzendariarekin batera.

Julio Alejandro SGAE Gidoi Saria Viridiana Luis Buñuel film mitikoaren gidoilariaren ohorean antolatzen da. XIII. edizioan Espainia eta Iberoamerikatik 228 lan aurketzu dira, guztira. Epai-mahaian honako sortzaileak izan dira: Daniela Fejerman (CIMA delako erakundearen izenean), Silvia Munt, Sigfrid Monleón eta Imanol Uribe zinemagileak; Rodolf Giner (FAGAren izenean), Alberto Macías eta David Planell gidoilariak (azken hau ALMAren izenean); eta Teresa Fernández Cuesta ekoizlea.

Zabalera handiko saria

SGAE Fundazioak, ikus-entzunezko arloan dagoen eduki-eskaera gero eta handiagoaren aurrean, ezinbestekotzat jotzen du promozio-marko bat sortzea sektore horretako egileen sorkuntzen kalitatea sustatzeko. Hori dela eta, honelako deialdiak egiten ditu, alegia, SGAEren XIII. Film luzerako Gidoiaren Julio Alejandro Saria bezelakoa. Sariari izen hori eman zaio gidoilari eta antzerkigile espainiar ospetsuaren omenez, bere lanak zinema iberoamerikarrean hainbeste eragin zuen eta.

Lehiaketara aurkeztu ahal izan dira SGAEko kide diren egile guztiak, edozein nazionalitatekoak izanik ere, baldin eta komunitate iberoamerikarrean bizi baziren. Aurkeztutako gidoiak Estatu espainiarreko nahiz estatu iberoamerikarretako edozein hizkuntza ofizialetan idatzita egon behar ziren eta jatorrizkoak, argitaragabeak eta fikziozko film luzerako idatziak izan behar zuten, derigorrez. Ez da onartu egilearen beraren nahiz beste egileen lanen moldaketarik. Aurkeztutako lanak aurrez filmatu gabea izan behar zuen eta ezin zuen, era berean, filmatzeko konpromisorik izan inongo ikus-entzunezko enpresarekin, lehiaketara aurkezten zen unetik epaimahaiak erabakia hartu arte. Era berean, lehiaketatik baztertu egin dira sari honetara aurkeztu aurretik sariren bat jaso duten gidoiak, bai eta lehiaketa honetara aurkeztu eta erabakia hartu bitartean saritutakoak ere.

Jatorrizkoak lanbide zinematografikoan erabiltzen diren ohiko formatuetako batean aurkeztu behar izan dira. Horrez gain, Espainian eta Iberoamerikako ohiko filmazioetara egokitutako metrajea izan behar zuten. Ez da onartu laburpenik, ez tratamendurik, ez gidoi amaitu gaberik. Lanak aurkezteko epea 2016ko abuztuaren 8an amaitu zen.

SGAE Fundazioaren Haur Antzerki Sariak haur eta gazteenganako antzerkigintzaren nire ibilbideari babesa eman dio

Itziar PascualXVI. Haur Antzerki SGAE Saria 2015