2016 SGAE Urtekaria

SGAE eta bere Fundazioak Ikusentzunezko, Musika eta Arte Eszenikoen 2016 Urtekaria aurkeztu berri du. Goi mailako aurkezpena izaten ari da erakundearentzat, urtero bezala eta, aurten, hamaseigarren edizioan. Urtekari honek Estatuan kulturaren egoera neurtzen dituzten datu estatistikoak jaso eta sailkatzen ditu, sektoreka, eta komunikazio honek eskeintzen duen lez ere, Euskadiko datuen desglose edo banaketarekin.

1999an abian jarri zen ekimena da, azterketa sendoa eta sakona, kulturgintza osatzen duten sektoreak (arte eszenikoak, musikalak eta ikusentzunezkoak) xehetasunez ezagutzeko beste aukera bat bilakatu dena. Zorroztasun horri eutsiz, edizio berri honek milaka datu numeriko eta 310 grafiko zein taula estatistiko baino gehiago eskeintzen ditu.

Atzean den prozesua ez da ahuntzaren gauerdiko estula. Datuak jaso, aztertu, sailkatu eta ondo kudeatu behar dira. Kulturaren garapena eta merkatua aztertze orduan, askorentzat, lehen mailako erreferentziaz ari gara. Datuen kudaketa hori era kuantitatiboan eta estrukturalean ematen da, kulturaren hainbat sektore aintzat hartuz, alegia, antzerkia, dantza eta opera/zartzuela (arte eszenikoak), musika klasikoa, musika modernoa, grabatua, zinea, telebista, bideoa, irratia eta teknologia berriak. Sailka, txosten maila ezberdinak eskeintzen dira, 2014ra begira, baina, 2008aren azken erreferentzia denboralarekin ere, hots, krisi ekonomikaoren hasiera-urtea.

Sektoreak ezezik, bestelako hainbat datu aintzat hartzen dira, tartean, ikusleriaren datuak, errekaudazioak, sarreren salneurriak edo pelikula ikusienak, diska salduenak eta ikuslego gehien izan dituzten antzezlanak.

Euskadiko datuak hemen
Informazio osoa

SGAE Fundazioaren Haur Antzerki Sariak haur eta gazteenganako antzerkigintzaren nire ibilbideari babesa eman dio

Itziar PascualXVI. Haur Antzerki SGAE Saria 2015