Examples of fees
KONTZERTUAK, MUSIKA SINFONIKOKO ERREZITALDIAK, MUSIKA SINFONIKOKOAK EZ DIREN ERREZITALDIAK ETA BARIETATE-IKUSKIZUNAK

KONTZERTUETARAKO TARIFA FINKOAK EDUKIERAREN ETA SARREREN PREZIOAREN ARABERA

Sarreren prezioa 75 ikuslera
arte
150 ikuslera
arte
225 ikuslera
arte
300 ikuslera
arte
<=6€ 15,30 € 31,88 € 49,73 € 68,85 €
<=9€ 22,95 € 47,81 € 74,59 € 103,28 €
<=12€ 32,13 € 66,94 € 104,42 € 144,59 €
<=18€ 45,90 € 95,63 € 149,18 € 206,55 €
<=25€ 67,98 € 141,63 € 220,94 € 305,92 €
<=32€ 94,48 € 193,80 € 302,33 € 418,61 €
<=40€ 123,01 € 250,16 € 390,24 € 540,33 €
>40€ 154,84 € 308,55 € 481,34 € 666,47 €

 

Espazio kontuengatik, koadroan erakutsitako datuak tarifen epigrafearen zati bat edo laburpen bat dira, tarifa osoa eta erabiltzeko xehetasun guztiak ezagutzeko, sartu esteka honetan ​​​​​

What does this licence include?

  • Musika zuzenean

    Musika errepertorioa erabiltzea, zuzeneko emanaldien bidez.​

Puedes consultar tu licencia en el siguiente PDF

Deductions and rate reductions

​Lortu %20ra arteko etekina zure tarifaren zenbatekoan, baldintza hauek betetzen badituzu:

- Kenkariak:

· %5 erabilera-aitorpenarengatik, ekitaldian erabilitako lanen erabilera-aitorpenak zuzenean SGAEri emateagatik.

· %5 aurreordainketagatik, balizko ekitaldiak egingo diren esparruaren legez baimendutako edukiera 1.000 pertsona edo gutxiago bada (300 edo gutxiago musika sinfonikoko kontzertu edo errezitaldietan), eta antolatzaileak tarifa finkoa aukeratzen badu.

- Deskontuak:

· %10 Ekitaldien aretoen edukiera, dagokion administrazioaren baimenarekin justifikatuta, gehienez mila 1.000 (mila) pertsona bada eta dagokion baimena sinatu bada.

- Hobariak:

· SGAEren tarifa orokorren gaineko %5eko hobaria izango dute SGAErekin hitzarmena sinatuta daukan elkartearen kideek, ordainketa egunean badaukate eta dagokien kontratu-baimena sinatu badute, azken hori indarrean dagoen bitartean.​

- Hitzarmena ARTErekin (2014-01-22)..​​

- ARTErekin adostutako hitzarmenaren aldaketa.​​​​​

- Kenkariak, deskontuak eta hobariak.​​​​​​

¿Quieres obtener tu licencia?

Solicita aquí tu licencia y un representante de SGAE se pondrá en contacto contigo para la formalización del contrato


FAQ's

  • Egile-eskubideak taldeak kobratzen duen ordainsariaren barne daude?
    Ez. Ordainsariak taldeak ezarrita daukan prezioa adierazten du, eta hori kobratzen du interpretatzaile gisa. Egile-eskubideak egilearenak dira, interpretatzailea izan ala ez. Hau da, kasu batzuetan interpretatzailea egilea ere bada, baina beste askotan ez da hala izaten. Horregatik, ezin da egile-eskubidea, esanahi hertsian, eskubide hurkoekin nahasi. Azken horiek interpretatzaileei dagozkie eta biak ala biak independenteak, bateragarriak eta metagarriak dira. Gainera, egile-eskubideak ia beti kudeatuko ditu kudeaketa erakunde batek, Espainian, SGAEk. SGAEk lanen ustiapenari dagozkion eskubideak bilduko ditu, taldeak musika-emanaldiarengatik ezarritako ordainsaritik kanpo.​
  • Kantak ongintzazko kontzertu batean jotzen direnean, nahitaezkoa da egile-eskubideei uko egitea?

    Ez. Ikuskizun baten antolatzaileak bildutako dirua ongintza helburuetara edo helburu altruistetara bideratu dezake. Egilearen egoera eta antolatzaileak erabiliko dituen ondasunen (elektrizitatea, aretoa eta abar) hornitzaileena antzekoa da. Egilea ez da musika-ekitaldiaren antolatzaileetako bat, ezta erantzunkidea ere. Beraz, ezerk ez du behartzen dagozkion eskubideei uko egitera eta ez dago horretarako legezko salbuespenik. Beste gauza bat da egileak, ongintzako ekitaldi bidezkoak sentsibilizatuta, eskubideak jasotakoan, helburu altruistara bideratzea. Baina hori geroago egingo da, eta egile-eskubideen kudeaketa kolektiboko erakundearen interferentziarik gabe.​

  • Nori dago zuzenduta bildutako dirua?
    SGAEren webgunean Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak argitaratutako tarifetan oinarrituta bildutako kopuruen hartzaileak musika-lanen eta ikus-entzunezko lanen egileak dira (bazkide espainiarrak edo atzerriko erakundeetakoak). Banaketa hori erabilitako lanen arabera eta erabiltzeko modalitatearen arabera egiten da, estatistika-sistemei edo zundaketei esker. Azken horien metodoa Kudeaketa Erakundearen araudian jasota dago eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ezagutzen du.​

¿Quieres obtener tu licencia?

Solicita aquí tu licencia y un representante de SGAE se pondrá en contacto contigo para la formalización del contrato